Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zakua ekitaldiz ondo beteta datozkigu Gabonak
Dokumentu Akzioak

Zakua ekitaldiz ondo beteta datozkigu Gabonak

2007/12/18

Udalak, Arkupek, Txurrumuskik eta Talai mendik programa zabala osatu dute

Gabon festa hauetan izango da zeregina herrian. Udalak, Arkupek, Txurrumuskik eta Talai Mendik  egitarau zabala osatu dute egun hauetarako.

Hona hemen Gabonetako programa:

- Abenduaren 22an: kotxe-pedaleak, trizikloak eta patineteak izango dira haurrentzat ikastola aurrean edo pergolan, eguraldiaren arabera. 17:00etatik 19:00etara.

- Abenduaren 23an: Salatxo abesbatzaren kontzertua izango da elizan, 12:00etako meza nagusiaren ondoren.

- Abenduaren 24an: ikastola eta eskolak kalez kaleko saioa eskainiko dute 10:45etik aurrera.

- Abenduaren 24an: herriko eragileak Gabon eskean arituko dira. Herritarrei parte hartzeko deialdia egin die. 17:00etan plazatik aterako dira.

- Abenduaren 24an: Olentzeroren etorrera, haur jolasak, txokolatada eta Egunsenti otxotearen kalez kaleko emanaldia Arkupek antolatuta, plazan, 16:30etik aurrera.

- Abenduaren 26an: globoflexia, globo mezulariak eta txokolatada izango dira plazan haurrentzat, 17:00etatik 19:00etara.

- Abenduaren 27an: joko tailerrak eta mahai jokoak haurrentzat, plazan, 17:00etatik 19:00etara.

- Abenduaren 28an: txiki-txokoa, 0tik 3 urte bitarteko haurrentzat, eta tailerrak, kultur etxean, 11:00etatik 12:00etara.

- Abenduaren 28an: jaiotza, kantu eta jantzien lehiaketa, ikastolako pergolan, 17:00etan.

 
- Abenduaren 28an:Benito Lertxundiren kantaldia Karela kiroldegian, 22:00etan.

- Abenduaren 29an: zirko tailerra plazan haurrentzat, 17:00etatik 19:00etara.

- Abenduaren 29an: Herribil 3 dantza ikuskizuna Karela kiroldegian, 22:30ean.

- Abenduaren 31n: San Silbestre lasterketa, 12:00etan.

- Abenduaren 31n: txistulariak eta ttuntturroak Arkupek Txurrumuskiren laguntzarekin antolatuta, 09:00etan.

- Urtarrilaren  2an eta 3an: Gabonetako haur parkea Karela kiroldegian, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

- Urtarrilaren 4an: antzinako jolasak haurrentzat plazan, 17:00etatik 19:00etara.

- Urtarrilaren 5ean: Erregeen kabalgata, Talai Mendi M.E.k antolatuta.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea