Sabel dantza ikastaroa Orion
Berehala hasiko dela jakinarazi du antolatzaileak
Sabel dantza ikastaro berri bat antolatu da Orion. Kosta tailerrean izango dira klaseak eta bi ordutegi izango ditu: Astelehen eta ostiraletan, 10:00etatik 21:30era, eta astearte eta ostegunetan, 18:15etik 19:45era.
30 urtetik beherako ikasleek 25 euro ordaindu beharko dute hilean eta 30 urtetik gorakoek, beriz, 35. Adin guztietako ikasleak onartzen dituzte eta berehala hastekoak omen dira ikastaroarekin.
Informazio gehiago eskatzeko 637 25 68 51 telefonora deitu behar da eta Ouarda Elkattoumiren galdera egin.