Hemen zaude: Hasiera Albisteak Salatxo "Oh Happy Day"tik kanpo gera daiteke hilaren 12an
Dokumentu Akzioak

Salatxo "Oh Happy Day"tik kanpo gera daiteke hilaren 12an

2010/02/08

Oriotarrek ez zituzten hiru epaimahaikideak gustura utzi

Maria la portuguesa abestia kantatu zuen Salatxo abesbatzak otsailaren 6an Euskal Telebistan emandako Oh Happy Day programan. Izendapen gaua zen, gainera, eta datorren astean kalera joan daitezkeen hiru abesbatzak eman ziren ezagutzera. Oriotarrek ez zituzten hiru epaimahaikideak gustura utzi, eta saioa otsailaren 13an utz dezakeen taldeetako bat da, Irungo eta Donibane Lohizuneko koruekin batera.

Eskaparate bateko manikiak ikusi zituela esan zuen Iñigo Arbiza epaimahaikideak, mugimendu aldetik ez dutela arrankatzen. Deskoordinatuta ibili zirela ere gehitu zuen; taldeak ez duela borobiltasunik eta bakarkako ahots asko entzuten zituela. Miren Fernandez epaileak, berriz, tenoreen lana goraipatu zuen aurrena. Afrikar doinuak edo kubatar konga prestatzeko eskatu zien hurrengo saiorako, oriotarrak jo eta fuego ikusi nahi dituela eta. Umore onez hartu zuten oriotarrek izendapena.

Otsailaren 13an jakingo dugu Salatxok aurrera jarraituko duen ala ez. Telebista emanaldia 22:00etan hasiko da.

Euskara

Josu Arregi — 2010/02/08 11:45
Nork idatzi du testu hau? Zuzentzailerik ez al duzue karkaran? "Afrikar doinuak edo kubatar konga eskatu zien...", zien ala zizkieten? Norbaitek ulertzen al du azken bigarren parrafoan jartzen duena? Azken parrafoa ere ez da zuzena, "jakingo dugun hurrengo saioa"? Gaztelaniako sintaxia du, dudarik gabe.

Zuzenduta

Karkara — 2010/02/08 14:04
Zuzendu dugu dagoeneko testua.

Eskerrik asko.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Salatxo "Oh Happy Day"tik kanpo gera daiteke hilaren 12an

Irudia: www.eitb.com