Hemen zaude: Hasiera Albisteak Asentzio ospakizunak igande honetan
Dokumentu Akzioak

Asentzio ospakizunak igande honetan

2008/05/01

Komunioak, feria eta animalia probak izango dira egunean zehar

Aian herriko neska-mutilen komunio eta feria eguna izaten da Asentzio inguruan eta aurten Santioko, Andatzako eta Aia herriguneko 9 umeek lehen jaunartzea izango dute, Aiako elizan, goizeko 11etako mezetan.

Eguerdi partean arropa, janari, disko, ganadu eta beste izango dira ikusgai eta salgai urtero egiten den ferian.

Arratsalde partean, berriz, 17:30ak aldera, behi, zaldi eta idien arteko proba izango da eskola inguruko zelaigunean. Aitor Olarrea Goikoa zaldiekin, Ramon Aranberri Erreizta idiekin eta Jose Mª Urkidizar behi bikotearekin, 20na minututan ahal dituzten plaza gehien egin beharko dituzte.

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.