Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sanikolasetako 3x3 txapelketako izen-ematea martxan da
Dokumentu Akzioak

Sanikolasetako 3x3 txapelketako izen-ematea martxan da

2011/11/09

Abenduaren 5a arte egin ahal izango da

Aurten ere Orioko 3x3 sanikolasetako txapelketa antolatu du Orioko Herri Ikastolak ZASTen laguntzaz eta Orioko Udalaren babesaz.

Txapelketa, abenduaren 8an, goizeko 10:00etan hasita jokatuko da. Goizean, preminibasket, minibasket eta infantilek jokatuko dute eta arratsaldeko 16:30ean hasiko dira kadeteak eta seniorrak.

Hortaz, hauek dira txapelketako mailak:

- Preminibasket: LH3 eta LH 4
- Minibasket: LH5 eta LH6
- Infantilak: DBH1 eta DBH2
- Kadeteak: DBH 3 eta DBH4
- Seniorrak: +16 urte (1995a edo lehenago jaiotakoak)

Izen-ematea www.zast.es orrialdean edota Karela kiroldegian egin daiteke abenduaren 5a baino lehen. 20 euro kostatuko da izen-ematea, baina kamiseta jasoko dute opari jokalari guztiek. Horretaz gain, bestelako sariak eta zozketak ere izango dira. Talde mistoen artean –bi neska edo gehiago dutenen artean– ere sari bereziak izango dira.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea