Sanpedrotako danborradan parte hartzeko deialdia
Ekainaren 1ean izango da aurreneko entsegua, 20:00etan, ikastolako pergolan
Aurtengo sanpedroak ekainaren 26tik 30era, larunbatetik asteazkenera, ospatuko badira ere, festen hasiera ofizialeko txupinazoa San Pedro bezperan izango da eta danborrada berezia prestatzen ari da festa batzordea. Musik Eskolako ikasleen eta Oria txarangaren laguntzaz, Orioko Martxa joko da danbor doinuez, bide batez, Patxi Danbolini omenaldia egiteko.
Ekainaren 1ean izango da aurreneko entsegua, 20:00etan, ikastolako pergolan, eta parte hartu nahi dutenek kultu etxean eman behar dute izena.