Santa Ageda bezpera ospatuko du Ikastolak astelehenean
Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale
Otsailaren 4an, astelehenarekin, Santa Ageda egunaren bezpera ospatuko dute Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Urtero legez, arratsaldeko 18:00etan aterako dira Ikastola aurretik, kalez kale kopla kantari. Hauekin batera, Ikastolako bertso-eskolako ikasleek, kopla eta kopla artean bertsoak abestuko dituzte ohiko puntuetan. Santa eskean bildutako dirua azkeneko Gabon eskean bildutakoari gehituko zaio, ondoren Ruandara bidaltzeko.

Argazkia: Orioko Herri Ikastola