Sari banaketa Zaharren Babes Lekuan
Arrakastatsua izan da aurtengo Mus, Tute eta Punttu txapelketa
Martxoaren 18an, asteartearekin, bukatu zen Mus, Tute eta Punttu txapelketa. Sari banaketa, berriz, pasa den larunbatean egin zuten. Euri zaparrada etengabeak kanpoan, tabernako epelean eman zizkieten trofeoak irabazleei. Ondoren, primerako hamaiketakoa egin zuten parte hartzaile guztiek.

