Saria eskuetan itzuli dira aiarrak Santa Luziatik
Sari bana jaso dute Errekondo, Ibarrolabekoa eta Aiene baserriko ordezkariek
Urretxu eta Zumarragako 2010eko Santa Luziako Ferian hainbat lehiaketa izan dira astean zehar eta sari bat baino gehiago Aiara etorri da. Euskal arrazak berreskuratzeko eta animaliak modu egokian zaintzeko duten trebezia erakutsi dute aiarrek. 200na euro eta plaka banarekin saritu dituzte kapoi sariketan Errekondo baserriko Mari Karmen Egurza Agirre eta Ibarrolabekoa baserriko Nekane Gonzalez Zaragueta, eta Euskal Oiloa arrazako oilasko sariketan, berriz, Aiene baserriko Jose Inazio Egurzak jaso ditu 175 euroko saria eta plaka.