Martxan da Sendian programa
Ostirala bitartean, adineko ezinduak zaintzen dituzten familientzat laguntza eskainiko da.
Atzo hasi zen Matia Gerontologia Institutua Fundazioak, Orioko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz antolatutako adineko ezinduak zaintzen dituzten familientzako prestakuntza ikastaroa. Bost egunez, egunero izango dira saioak, 14:30etatik 16:30era, udaletxeko teilatupeko gelan.
Lehenengo egunean, hamabost bat lagun bildu ziren menpeko pertsona zein den eta dituzten arazoak aztertzeko asmoz. Gaur, berriz, ikuspegi legal eta etikoak landuko dituzte Hurkoa Fundazioko lagunekin. Asteazkenean, osasun, erizaintza eta laguntza teknikoen ikuspegiez jardungo dute Icavi Bikaineko kideekin batera. Otsailaren 21ean ingurugiroko euskarri diren baliabide sozialak izango dira hizpide. Azken egunean, otsailaren 22an, komunikazio eta erlaxapen teknikak irakatsiko ditu Gloria Martin psikologoak.