Hemen zaude: Hasiera Albisteak Stock azokaren arrakasta azpimarratu dute merkatariek
Dokumentu Akzioak

Stock azokaren arrakasta azpimarratu dute merkatariek

2010/09/01

Azokaren inguruan antolatutako ekimenen harira jende asko gerturatu da

Askorentzat oporren amaiera izan den asteburuan jai giroa sumatu da Orion. Izan ere, Arkupe Merkatarien Elkarteak Udalaren babespean antolatutako Stock azoka arrakastatsua izan dela jakinarazi du Iñaki Garcia Orioko Udaleko Merkataritza batzordeko buruak. Arrakasta jendearen partaidetzari ez ezik azokaren harira antolatu diren gainontzeko ekimenei zor zaiela gaineratu du. Eguraldi onak eta arratsaldean jokatutako estropadak herritarrak ez ezik bisitariak ere erakarri ditu asteburuan Oriora eta azokara.

Stock azoka 1Iazko bideari jarraituz, bigarren urtez antolatu dute azoka eta asteburu honetan pixkanaka errotuz doan ekimena dela igarri dute merkatariek. Horren erakusgarri da aurten iaz baino jende gehiago izan dela eta ondorioz, salmenta kopurua igo egin dela. Egunik jendetsuena larunbata izan zen eta igandean, egun lasaiagoa izan arren, jendea etengabe ibili zen.

Guztira 18 dendek hartu dute parte aurtengoan: Anarri etxerako tresnak; ArdatzaStock azoka 5 emakume arropak; Argiñe arropa denda; Berezi emakume arropak; Dakota artisau denda; Eki Lorea belar denda; Il Gelato izozkiak; Itziar kirolak; Izarra gizonezko arropak; Lore Burdindegia; Lua emakume arropak; Luis Padrones iturgintza; Nahikari ume arropak eta oinetakoak; Orio optika; Orio´s Shop emakume arropak; Ramiro argazkiak; Roxa arropa denda; eta Uranga burdindegia. Orioko Herri Ikastola ere azokan izan zen.

Stock azoka 3

Erosketak egiteko baliatu du azoka jendeak, baina Arkupek, salmenta postuak ez ezikStock azoka 6 bestelako ekimenak ere antolatu ditu. Larunbatean, jendea goizean goiz erosketak egiten hasi arren, eguerdi partean ibili zen jende gehien eta txarangak ere girotu zituen herriko kaleak. Arratsaldean giroa animatu zuena Azkaiter Pelox Banden kontzertua izan zen.

Stock azoka 4Igandean ere, umeentzat gaztelu puzgarriak izan ziren eta horrek ere erakarri zituen umeak jolasera eta gurasoak erosketak egitera. Gainera parrillan erretako 400  sardina eta piper plater banatu zituzten.

Azokan parte hartu duten merkatariak, beraz, gustura eta pozik dira jendearen erantzunarekin eta datorren urtean errepikatzeko asmoa azaldu dute.

 

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea