Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sukaldaritza makrobiotiko ikastaroan izena emateko epea zabalik
Dokumentu Akzioak

Sukaldaritza makrobiotiko ikastaroan izena emateko epea zabalik

2012/01/23

Otsaileko larunbatetan izango dira saioak

Orioko Basherri taldeak antolatuta sukaldaritza makrobiotiko ikastaroa izango da otsaileko lau larunbatetan.

Jexux Larretxea makrobiotika aholkulari arantzarra arduratuko da lau saioetan janari makrobiotikoei buruzko argibideak emateaz.

Saioak 09:00etatik 16:00etara izango dira Orioko Ikastolako jangelan eta bazkaria barne egongo da.

Izena eman nahi dutenek Lore burdindegira jo beharko dute. Ikastaroak 180 euro balio du.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Sukaldaritza makrobiotiko ikastaroan izena emateko epea zabalik

Jexux Larretxea ikastaro batean.