Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sua Arrantzale 2ko ganbara batean
Dokumentu Akzioak

Sua Arrantzale 2ko ganbara batean

2008/12/16

Kea ikusita, auzokideek azkar ekin diote sua itzaltzeari

Gaur goizeko 9:30ak aldera sutea izan da Arrantzale kaleko 2. atariko ganbara batean. Antza denez, teilatua konpontzeko lanak egiten ari zirela, langileei txinparta erori eta ganbara barruan ziren paper batzuek su hartu dute. Kea ikusita, auzokideek azkar ekin diote sua itzaltzeari, eskura zituzten su-itzalgailuekin.

Segituan heldu dira suhiltzaileak eta, egoera kontrolpean ikusita, teilatu gainetik bi langile erreskatatu dituzte.

Ez da zauriturik izan.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Sua Arrantzale 2ko ganbara batean

Suhiltzaileak erreskate lanetan.