Hemen zaude: Hasiera Albisteak Talo-jana Aian
Dokumentu Akzioak

Talo-jana Aian

2008/02/11

Eguraldiak lagunduta ospatu zuten Talo Eguna

Igandean, primerako eguraldiak lagunduta, jende asko hurbildu zen Aiako plazara Lardizabal eskolako Guraso Elkarteak antolatutako Talo Eguna ospatzera. Taloak, txorizoa edo txokolatearekin, atsedenik hartu gabe prestatzen aritu ziren dozena bat guraso, eta ez bakarrik egungo umeenak, herriko txikien amonek ere parte hartu zuten tak-tak-tak-tak-tak taloa zabaltzen. Ardoa, sagardoa, freskagarriak, galletak… ezer ez zen falta merienda on bat egiteko. Herriko jendez gain, egun pasa egitera etorritakoak ere baziren, eta harrituta geratu ziren hainbat boluntarioen lana ikusita.

Batzuek talo borobila lortzen zuten bitartean, beste batzuek, berriz, forma originalarekin, eta horietako batek aipatu zigun kontua zela praktika gehiago egitea, forma ondo emateko asko eta maiz egin behar baitira taloak. Horrela bada, akaso datorren urtean neurtu ahal izango dugu aurrerapausoak!

(Argazki gehiago Argazkiak atalean)

 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.