Trafiko aldaketak Gazte Festen ondorioz
Bihar arratsaldetik igande iluntzera izango dute eragina
Bihar hasiko dira Gazte Festak eta, horren ondorioz, trafiko aldaketak izango dira herrian. Herriko Plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, irailaren 25eko 16:00etatik 27ko 21:00ak arte. Horrela, jendea lasai ibili ahal izango da festa-eremuan.
Trafiko aldaketak hauek izango dira:
-
Herriko sarrera Kaia kaletik izango da.
-
Herriko irteera Txanka-hondartza bidea erabiliz egin beharko da.
Bestalde, Udalak azkenean igande goizean kale-garbitzaileen zerbitzua jarriko du eta, horrela, larunbatean sortu litezkeen hondakin eta zikinak kenduko dituzte.
Azkenik, aipatu euskalmet eta windguru meteorologia agentzien arabera, asteburuan eguraldia lagun izango dugula Orion. Tenperaturak 21ºC inguruan kokatuko direla eta euririk ez duela egingo adierazten dute aipatu agentzien web orrialdeetan.