Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txu-txu tren zerbitzua Orion
Dokumentu Akzioak

Txu-txu tren zerbitzua Orion

2009/07/10

Gaur hasi eta abuztuaren 31 arte izango da

Orioko merkatarien elkarteak, Arkupek, eta Udalak 23.000 euroko kostua izango duen txu-txu trenaren zerbitzua martxan jarri dute. Eguraldi txarra denean, alde zaharreko kaleetako historia ezagutuz bidai turistikoa egiteko aukera izatea zen asmoa, trenez, baina ez da posible izan trenak arazoak baititu bira emateko kale estu horietan. Finantziazio osoa lortzeko 7.000 euro falta dira eta, hori amortizatzeko, trenean publizitatea jarri nahi dute; horretarako promotore bila dabiltza.

Gaurtik hasi eta abuztuaren 31 arte, oriotarrek eta herrira gerturatzen direnek trenean ibiltzeko aukera izango dute. Ordutegia, 11:00etatik 14:00ak arte izango da eta, arratsaldean, 15:00etatik 20:00etara. Ibilbidea Herriko plazatik hondartzara izango da eta hiru geltoki izango ditu: Herriko plazan, Bikamiotan eta hondartzan. 50 zentimo ordaindu beharko da joan-etorria, eta egun berean ez bada erabiltzen beste batean ere erabili daiteke. Txartelak Turismo bulegoan edo eta herriko komertziotan salduko dira.

Helburua komertzioa dinamizatzea eta beste herrietako jendea erakartzea izango da, baita kotxerik gabe hondartzara joatea ere.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Txu-txu tren zerbitzua Orion

Txu-txu trena martxan da