Txanka-hondartza errepidea ibilgailuentzat zabalik
Kamioiek eta autobusek debekatua izango dute herriko plazatik sartzea
Urriaren 18an hasi ziren Txanka-hondartza errepidea berritzeko lanak eta agindu bezala sei hilabeteren ondoren berrituta ireki dute asteburuan oinezkoentzako eta ibilgailuentzat atzo, apirilaren 18an, errepidea. Autopista sarrerako biribilgunetik hondartzako biribilgunera bitartean bidea zabaldu, kurba pare bat zuzendu, oinezkoentzako ibilbidea ipini… eta beste hainbat lantxo egin dituzte.
Autoek eta motoek bai, baina hemendik aurrera kamioiek eta autobusek debekatua izango dute herriko plazatik sartzea, beraz, Txanka-Hondartza bidea erabili beharko dute.