Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txurrukara doaz Orioko 47 haur
Dokumentu Akzioak

Txurrukara doaz Orioko 47 haur

2007/11/13

Azaroaren 23tik 25era izango da egonaldia

Urtero bezala, Txurrumuski aisialdi taldeak Txurruka aterpetxera asteburua pasatzera gonbidatu ditu Orioko haurrak. 47 ume (7-11 urte bitartekoak) izango dira, aurten, azaroaren 23tik 25era izango den egonaldian.

Antolatzaileek adierazi dutenez, irteera, hilaren 23ko 18:00etan izango da. Donostia aldeko autobus geltokiaren alboko iturrian egon beharko da ordu horretarako. Itzulera, berriz, azaroaren 25eko 16:00etan izango da, leku berean.

Ondorengoa eraman behar dute haurrek:

Ekintzetarako:

    - Arropa egokia: txandarra
    - Aldatzeko arropa
    - Zapatillak
    - Xira
    - Linterna
    - Azpiko arropa: gantzontziloak/kuleroak eta galtzerdiak
    - Berokia

Lotarako:

    - Zakua
    - Pijama

Dutxarako:

    - Toaila
    - Txankletak
    - Xaboia
    - Hortzetako eskuila eta pasta

Ezin da eraman

- Mugikorra
    - Dirua
    - Goxokiak
    - Game boy edo antzeko jokuak
    - Mp3-a

Aurtengoan hotza

Beñat Solaberrieta — 2007/11/15 12:48
Aurtengoan hotza pasatuko dugula nabarmena dela dirudi. Beno gazteak eraman arropa beldurrik gabe motxilan, eta ez ahaztu motibazioa eta ongi pasatzeko grina motxilaren poltxiko txikian sartzea. Urtero bezala primeran pasatuko dugu. Hori bai astelehenean ez dugu indar askorik edukiko eskolarako, hortaz irakasle guztiei barkamen txiki bat hor doa.
Astebete bakarrik falta da ahaztuko ez dugun astebururako!
beniato

Animo

Itziar — 2007/11/15 13:13
Epa Beñat!!!!!
Zorionak Txurrunka proiektoarengatik. Zertan zarete?
primeran hitzegiten dezu.
Zure prima postiza.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Txurrukara doaz Orioko 47 haur

Txurrumuskik antolatu du Txurrukako egonaldia