Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txurrumuskik asteburu pasa egingo du Azpeitian
Dokumentu Akzioak

Txurrumuskik asteburu pasa egingo du Azpeitian

2010/11/04

Txurrumuski aisialdi taldeak antolatuta, asteburu pasa izango da azaroaren 19tik 21era bitartean. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko gaztetxoentzat izango da egonaldia Azpeitian.

Irteeran parte hartu nahi dutenek 35 euro sartu beharko dituzte kontu korrontean azaroaren 8a baino lehen.

Kontu zenbakia: 30350182181820021770

Behin dirua sartuta, izena ematera joan behar dira azaroaren 10ean kultur etxera 18:00etatik 19:00etara bitartean.

Asteburuko egonaldirako honako gauzak eraman behar dituzte neska-mutilek: Lo zakua, pijama, toalla, txankletak, xaboia, hortzetako eskuila eta pasta, arropa erosoa, barruko arropa, zapatilak eta zira. Bestalde, erabat debekatuta dago beste hauek eramatea: Sakelako telefonoa, Mp3-a, jolaserako aparatuak, dirua eta gozokiak.

Antolatzaileek jakinarazi dute haurrak ezingo direla asteburuan aterpetxetik joan, hau da, eskola kiroleko jardueretara, familia bazkariren batera.... Izan ere, horrek egonaldiaren martxa oztopatuko luke.

Datu bat

Beñat Solaberrieta — 2010/11/05 11:11
Azken urteetako izen emate prozesuak bezala, GUZTIZ BEHARREZKOA da diru sarreraren ziurtagiria, osasun txartelaren fotokopia eta izen emate orria beteta entregatzea. Izen emate orrian agertutako datu GUZTIAK betetzea begirale taldearentzat OSO garrantzizkoa da. Pausuren bat betetzen ez bada, haurra matrikulatu gabe geratuko litzateke. Beñat Solaberrieta

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea