Udako Azoka izango dugu asteburuan
Hondartza inguruan izango da eta ekitaldiz josita dator
Gazteok Management S.L. enpresa bizkaitarrak –Babelmusik diskoetxetik eratorria, eta besteak beste Gozategi taldearen managerra dena– antolatu du Orioko Udako Azoka, abuztuaren 20, 21 eta 22rako.
Hondartza inguruan egingo da azoka, eta 100 inguru postuz osatuta egongo da, bertan otarrak egiteko tailerrak eta saregileak ere izango direlarik. Postu gehienak artisauek beteko dituzte, eta honako gauzak izango dira bertan: Aloe Vera, artisautza beirarekin, zurezko kaxak, galdaragileak, karameluak, zeramika, artisau-kontserbak, larrua, esentzien destilazioa, hestebeteak, garai bateko farmazia, egurrezko loreak, garrapiñatuak, infusioak dituen denda, sendabelarrak, ogi-labea, xaboi eta belakiak, Kebaba –ekialde hurbileko janaria–, eztia, urregilea, patata erreak, planeta miragarriak, landare sendagarri freskoak, olagarro postua, gazta, altzairua bozeltzea, gozogintza tradizionala, marinel-jatetxea, bainu-gatzak eta esentziak, alpargatak, zakutxoak, sagardotegia, beira puztea, taberna, tarota, zurezko tornua, opil zeltak eta kandelak.
Azokari bizitasuna emate aldera, larunbat eta iganderako hainbat ekitaldi izango dira hondartza inguruan. Aipatu beharra dago Orioko Udalak ez duela dirurik xahutu ekimen honetan, Gazteok Management S.L.ren ekimen pribatu bat da, eta Udalak baimena ematea, informazioa herritarrengana helaraztea eta kartelak ipintzea baino ez du egin.
Hauek izango dira bi egunetan egongo diren ikuskizunak:
Abuztuak 21, larunbata
11:30 Inaugurazio ekitaldia: zangaluzeak eta musikariak kalejiran, eta pregoia.
12:30 Musika tradizionala.
13:30 Kale animazioa “los bañistas”
17:00 Ipuin kontalaria (Kontukantoi): “bazen noizbait, nonbait, norbait…zerbait egiten”.
18:00 Musika tradizionala.
19:00 Ikuskizun komikoa “el hijo marinero”
19:30 Ipuin kontalariak eta txotxongiloak “Babayaguita la bruja del mar”
20:30 Zangaluzeen kalejira “Las criaturas de Argan”
Abuztuak 22, igandea
11:30 Inaugurazio ekitaldia: zangaluzeak eta musikariak kalejiran, eta pregoia.
12:30 Musika tradizionala.
13:00 Ipuin kontalaria (Huntz gorapilo iratxoa): “Tximeletak udaberrian” eta “basok epaiketa”.
14:00 Kale animazioa “Los bañistas”.
18:00 Musika tradizionala.
19:00 Ikuskizun komikoa “el hijo marinero”.
19:30 Ipuin kontalaria (Huntz gorapilo iratxoa): “Tximeletak udaberrian” eta “basok epaiketa”.
20:30 Zangaluzeen kalejira “Las criaturas de Argan”.
21:30 Kale animazioa “Inocencia y Beodo perdidos en el puerto...”
22:00 Gaueko ikuskizuna “Murcio y Bercio, vendedores de pescado..”.
Eskaintza zabala izango da hortaz Hondartza inguruan. Baina, iluntzeko 19:30ean, larunbatero bezala, Zakilaeneko aldapan, Pietatearen azpian, Arkupek antolatutako kontzertua izango da. Aspertzeko aitzakiarik ez da izango Orion asteburu honetan.