Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udako lanpostuak
Dokumentu Akzioak

Udako lanpostuak

2008/03/11

Hamalau lanpostu betetzeko deialdia egin du Orioko Udalak

2008ko Udako lanpostuak betetzeko deialdia egin berri du Orioko Udalak. Guztira hamalau langile hartuko ditu: lau  behar dira kanpineko zaindari lanetarako; bat kabinak garbitzeko; bost kanpineko komunak garbitzeko eta lau udaltzain laguntzaile izateko. Deialdian parte hartzeko oriotarra (udaltzain laguntzaile lanposturako izan ezik) eta langabetua izan behar da.

Lanpostu horiez gain, aldizkako langile finkoren batek egun betetzen duen lanpostuari uko egiten badio, hutsune hori ere deialdi honetara aurkeztutako hautagaien bitartez beteko da.

Interesatuek deialdiaren oinarriak udal bulegoetan eskura ditzakete (astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era). Horiek aurkezteko azken eguna apirilaren 3a izango da. Lanpostuak betetzeko frogak, berriz, apirilaren 5ean egingo dira Orioko kultur etxean, 09:00etan hasita.

 

zalantza bat

orioko bat — 2008/03/27 12:31
baina lanpostu horietara aurkezteko zein baldintza bete behar dira, ikasketak, adina.....

Zalantza argitzea

Iker Gurrutxaga — 2008/03/27 14:40
Ni aurkeztu naizenetan, eskatu duten bakarra herritarra izatea udaltzaina izatearen kasuan izan ezik, euskaraz jakitea (EGA badaukazu arazorik ez) eta langabetua izatea izan dira. Kanpineko zaindariaren kasuan B1 gidatzeko baimena ere eskatzen dute. Frogen egunean, lanpostu bakoitzeko froga, euskararena eta elkarrizketatxo bat egin ohi dira. Besterik gabe, argigarri gertatu zaizula espero dut.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea