Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udala gustura azokak izandako harrerarekin
Dokumentu Akzioak

Udala gustura azokak izandako harrerarekin

2008/05/13

Iaz baino postu gutxiago jarri ziren, euri arriskuagatik

Orioko Udalak balorazio ona egin du igandeko azokari buruz. Izandako giroarekin eta etorritako jende kopuruarekin pozik agertu dira Udal ordezkariak.
Arratsalde partean euri tanta batzuk izan ziren arren, zorionez, ez zen bezperako zaparradarik izan eta eguraldi polita izan zen, orokorrean. Postuetako salmentei dagokionez, artisauak gustura direla ere jakinarazi dute Udaletik. Izan ere, produktu guztiak salduta itzuli zen hainbat artisau etxera.

guztia aldrebes

ein ?? — 2008/05/13 18:53
Guztia aldrebes. Nori sinistu ??, Batzuz, oso tristea izan zela. Udalak ongi joan zela guztia eta salmenta onekin gaiñera. Hau del hau, bat ez etortzea. Aurreiritzi gehigi, gauza ondo joateko. Kaka guztiontzat !!

Elizako zimitayua zikina

Ruth Etxeberria — 2008/05/13 22:04
Udalak ontzat eman du egindako artisau jai. Baina hurrengo egunean ikustekoa zen elizako zimitayua nola zegoen, dena zikin-zikina. Hurrengoan udalak, zimitayua zegoen bezala ustea eskatuko nioke. Besterik ez.

iskanbilla

jesukristo — 2008/05/13 22:12
Zimitayua, eliza, elizingurua, elizkoyak ez al dute ba garbitu ber ?? Azoka elizan jartze horrek..... Jesukristo altxako balitz.. A ze nolako iskanbilla sortuko zukeen...

bestei bezela

zeba ez? — 2008/05/14 15:24
Besteak zoze antolatzen dugunean bezala, garbi uztea izaten da eskatzen den gauza bakarra, udalak ere egin dezala!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.