Udalbatza bildu zen atzo
Gazte asanbladak aurkeztutako mozioa bere horretan geratu zen, erabakirik hartu gabe
Eztabaida ugari bai baina normaltasuna izan zen nagusi atzoko bilkuran. Gazte asanbladak aurkeztutako mozioa izan zen eztabaidatuena, baina euskararen plan estrategikoaren kontura nahikoa sesio izan zen, une batez. Segidan dituzue jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak.
1. Izendatzea, egoki bada, Kontseilari Orokor 1 eta bere ordezkoa Orioko Udaleko ordezkari izateko Kutxako Batzar Nagusian.
Aldeko 7 bozka, kontrako 3 eta abstentzio bat izan ziren puntu honetan. Ezker abertzaleak aurkako jarreraren zergatia azaldu zuen segidan, hurrengo gaiari ekin aurretik.
2. Onartzea, egoki bada, Euskararen Plan Estrategikoa – Orio 2008-2011.
Aldeko 10 bozka eta kontrako bakarrarekin onartu zen datozen urteetarako plana. PSE-EEko Jesus Rodriguezek, nahikoa zakar azaldu zuen aurkako botoaren zergatia eta gaineratu horrek ez duela esan nahi euskararen kontra dagoenik, baizik eta plangintzarekin ez dagoela batere ados. EB/B-Aralar taldeko Iñaki Iturainek planaren zergatia eta nondik norakoak azaldu nahi izan zituenean ika-mika sortu zen bien artean. Zinegotzi sozialistak gazteleraz hitz egin zezan exigitu zion, bestela errespetu falta handia litzatekeela eta alkateari itzultzailea eskatu beharrean izango zela. Audioa entzuteko klikatu hemen.
3. Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa
Zerbitzuak Orioko Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Bereziaren
Eraberritutako Testuari jarritako baldintzak betetzea eta egin dituen
oharrak eta ikusitako akatsak zuzentzea.
Aho batez onartua izan zen puntu hau.
4. Onartzea, egoki bada, A.I.U.2 –Sistema General Puerto Deportivo de
Orio- eremuan kokatuta dauden hiru eraikinen egiturak eta udal jabegoko
partzela bat, Eusko Jaurlaritzari saltzea eta Alkateari ahalmen zabala
ematea, dagokion salmentako eskritura publikoa izenpetzeko, Orioko
Udalaren izenean.
Aldeko 8 botorekin eta ezker abertzaleko hiru zinegotzien abstentzioarekin onartu zuten erabakia.
5. Baimentzea, egoki bada, Orioko Antilla Hondartzako 2 zenbakidun
eraikinean Udalak baimendutako ostalaritza zerbitzuen ustiapen
eskubideen lagapena hirugarren batzuei.
Aho batez onartu zen puntu hau ere.
6. Onartzea, egoki bada, EAE-ANV udal taldeak aurkeztutako mozioa, OKK
Gazte Asanbladaren proposamenez, 2008ko martxoaren 4ean ospatutako
udalbatzarrako ezohiko bilkuran gertatutakoaren aurrean.
Zalantzarik gabe, hau izan zen ikusmin eta eztabaida gehien piztu zuen gaia. Mozioa puntuka bozkatu zuten eta, bietan, bigarren bozketa egin behar izan zuten berdinketa apurtzeko. EB/B-Aralar eta EAEren aldeko bost bozka, EAJ eta PSEren aurkako bost eta EAren abstentzioa jaso zituen puntu bakoitzak. Ondorioz, alkatearen kalitatezko botoak erabaki behar zuen atzera edo aurrera egin, baina Redondok ez zuen erabili nahi izan eta bere horretan, erabakirik gabe, geratu zen mozioa. Pankarta eta guzti zutela, Gazte Asanbladako hainbat lagun bilkura aretoaren atzekaldean izan ziren adierazpen askatasuna eskatzen zuten kamisetak jantzita. Eztabaida dezente izan zen, zinegotzien, Gazte Asanbladakoen eta hainbat ikusleren artean. Hain justu, bilkurak iraun zuen ordu bete eta hamar minutuetatik erdia gai honentzat izan ziren.

Azken mozioaren puntuak
Rodriguezen jarrera dala ta...
mozioa
Mozioa
EAJ arrasaten.
PNVko mitxelinak
mozioak honela dio:
H-a
Audioak
PNV