Udalbatzarraren ezohiko bilkura gaur 18:30ean
Seigarren puntua onartzen bada, Iñaki Iturainek (EB-B-Aralar) uko egingo dio bere heren bateko (1/3) liberazioari
Udalbatzarraren ezohiko bilkura izango da gaur, ekainaren 23an, udaletxeko Udalbatzarraren aretoan, eta 18:30ean hasiko da.
Hauek dira aztertuko diren gaiak:
1. Onartzea, egoki bada, Orioko Arraun Elkartearen udal instalazioak arraunketa eta piraguismoko teknifikazio zentro bat instalatzeko handitu eta berritzeko obren proiektu teknikoa, Manu Atristain eta Jon Begiristain arkitektoek idatzia.
2. Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko Arau Subsidiarioetako 8. sektoreko —Munto— futbol/sofbol zelaiaren azpiko garajeen adjudikazioari, obra berriaren adierazpenari eta salerosketari buruz.
3. Ematea, egoki bada, Orioko “Hondartza” inguruan (EUA3) dauden 39 udal etxebizitza tasatuen proiektuari dagokion bisatua eta behin betiko kalifikazioa.
4. Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko “Hondartza” inguruko EUA3an dauden babes ofizialeko 36 etxebizitzen eta 39 udal etxebizitza tasatuen obra berriaren adierazpenari, jabetza horizontalean zatitzeari eta salerosketari buruz
5. Adjudikatzea, egoki bada, Orioko udal kanpineko taberna eta supermerkatu zerbitzuak kontzesio administratiboko erregimenean emateko kontratua.
6. Iñaki Iturainek (EB-B-Aralar) aurkeztu duen idatziaren berri ematea. Idatzi horren bitartez uko egiten dio bere heren bateko (1/3) liberazioari, 2009ko uztailaren 1etik aurrera.
7. Onartzea, egoki bada, alkatetzaren proposamena, Udalak bere egiteko Eudelen idatzia, ETAk 2009ko ekainaren 19an egindako atentatua gogor salatzen duena.
Eta besteak zer?
liberazioak
Bakoitzari berea