Udaleku irekietan aritzeko begirale bila dabil Txurrumuski
Euskaraz komunikatzeko gai diren 16 urtetik gorakoak bakarrik hartuko ditu Orioko aisialdi taldeak berekin lanean aritzeko
Uda garaia hurbiltzen ari den bezala, Txurrumuski taldea ere hasia da opor garai horietarako udaleku irekiak antolatzen. Urtero bezala, uztailean eta abuztuan izango dira jolas, tailer eta abarrez osatutako goizeko egonaldiak. Umeak hartu aurretik, ordea, begiraleak behar izaten ditu Txurrumuskik eta horretan aritzeko prest daudenek hemen bertan atxikita duen edota kultur etxean bertan eskura daitekeen orrialdea egoki beteta bidali beharko du txurrumuski.orio@hotmail.com helbidera.
Begirale izateko derrigorrezkoa izango da 16 urte beteta izatea eta euskaraz komunikatzeko gai izatea. Horrez gain, begirale titulua izatea, oriotarra izatea, talde harremanetarako abilezia izatea eta urtean zehar lanean jarraitzeko interesa baloratuko ditu Txurrumuski taldeak berekin lanean aritzeko aukeratuak zein diren erabakitzerakoan.
Begirale izan nahi duenak bete beharreko fitxa hemen.