Urrezko domina bat gehiago Oiana Blancorentzat
Aljeriar baten aurka irabazi zuen finala, "ippon" bat eginda
Oiana Blanco urrezko domina lepotik zintzilik duela itzuli da Egiptotik. Sharm El Sheikh hirian izan da judoka oriotarra, abenduaren 11tik 15era, Judo for Peace izeneko txapelketan. Aljeriar bat izan zuen aurkari finalean eta ippon-a egin eta gero nagusitu zitzaion Oiana. Dominarekin eta han bizitakoarekin gustura bai, baina lehiakide gehiago espero zuela aipatu digu Euskadiko txapeldunak. Izan ere, bere kategorian, 48 kiloz azpikoan, bi aurkari besterik ez zituen izan, aljeriarra bata eta egipziarra bestea.
Ez da lehen aldia txapelketa honetan izan dela, iaz ere hartu zuen parte eta, orduan ere, urrearekin itzuli zen etxera.
zorionak
Beno besterik gabe zorionak berriro ta segi bide horretan joku olimpikoak arte,eutsi gogor!!