Hemen zaude: Hasiera Albisteak Urteko batzarra egin du ELAk
Dokumentu Akzioak

Urteko batzarra egin du ELAk

2010/02/05

Eskualdeko ordezkariak Orion bildu dira

ELA sindikatuak urteko batzarra egin du Orion Urola kostako eskualdeko ordezkariekin. Goizeko 09:00etan hasita, 45 lagun inguru elkartu dira kultur etxean. Bertan izan da sindikatuko nazioarteko idazkaria den Laura Gonzalez de Txabarri ere.

2009ko balantzea eginez hasi dute saioa, jarritako helburuak gogoratuz eta aztertuz. Jarraian, aurtengorako finkatu dituzten eginbeharren plana eman dute aditzera. Bertaratuei hitza emanaz bukatu dute batzarra, galdera eta erantzunen tartearekin.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea