Xabi Paiaren hitzaldia asteazkenera atzeratu dute
Ordua eta tokia bere horretan mantenduko dituzte
Xabi Paiak Lardizabal eskolaren 25. urteurreneko ospakizunen harira asteartean ematekoa zuen Euskararen etorkizuna herri txikietan hitzaldia asteazkenera atzeratu da, bertsolariari azken momentuan sortu zaion ikasketa konpromiso batengatik. Paia master bat egiten ari da eta, kasualitatez, egun berean eta ordu bertsuan jarri diote bere azken lana ahoz azaltzeko ordua.
Hitzaldiaren ordua eta tokia bere horretan mantenduko dira, 19:30ean, Aiako kultur etxean.