XIV. Nazioarteko Estropadak jokatuko dira larunbatean
Aurten beteko da lehen estropada jokatu zeneko 40. urteurrena
Larunbatean jokatuko dira XIV. Orioko Nazioarteko Estropadak, 16:30etik aurrera. Egun berezia izango da, dudarik gabe, aurten beteko baita lehen estropada jokatu zeneko 40. urteurrena. Gizonezkoen 8+ eta emakumezkoen 4x modalitateetako estropadak izango dira bertan.Kanporaketak, finalaurrekoak eta finalak marran 1.000 metroko distantzian lehiatuko dira, 2004 urtean estreinatutako sistemari jarraiki. Horrela, hamalau estropada izango dira 90 minutuko epean.Euskaldunez gain, Ingalaterrako, Frantziako, Espainiako eta Portugalgo arraunlariak izango dira lehian, punta puntakoak denak. Hauen artean izango dira Molesey Boat Club, Portugalgo txapeldun diren Sporting Club Caminhense edota Universite Nantes Aviron frantziarrak. Historia luzea duen elkarte hau lehen aldiz izango da gurean. Orioko zortzikoa, berriz, Gorka Etxeberriak, Andoni Peñak, Fernando Balenciagak, Iñigo Mujikak, Josu Indok, Aitor Olaskoagak, Migel Anjel Sarasuak, Unai Etxeberriak eta Iñaki Diazek osatuko dute.
Parte hartzaileak emakumezkoetan:
Molesey BC (Londres-Ingalaterra)
Nantes Aviron (Frantzia)
Arco de Viana (Portugal)
Tortosa (Katalunia)
Barcelona (Katalunia)
Labradores (Espainia)
Mediterraneo (Espainia)
Hondarribia (Euskal Herria)
Parte hartzaileak gizonezkoetan:
Molesey BC (Londres-Ingalaterra)
Nantes Aviron (Frantzia)
Bordeaux (Frantzia)
Caminhense (Portugal)
Arco de Viana (Portugal)
Caminha-Castelo (Portugal)
Banyoles (Katalunia)
Amposta (Katalunia)
Tortosa (Katalunia)
Barcelona (Katalunia)
Vigo (Galizia)
Labradores (Espainia)
Mediterraneo (Espainia)
Santurtzi (Euskal Herria)
Hondarribia (Euskal Herria)
Orio (Euskal Herria)

Aurtengo edizioari buruzko informazioa jasotzeko klikatu hemen.
Orain arteko edizioetako emaitzak ikusteko klikatu hemen.
Orion Jai 2
Arraunketa olinpikoko nazioarteko XVI. estropada aitzakiatzat hartuta, Orion Jai 2! eguna antolatu du Orioko Udalak. Eguerdiko hamabietan irekiko dituzte kupelak Gipuzkoako sagardo elkarteko 12 sagardogilek eta 15:00ak bitartean izango da nahi adina sagardo dastatzeko aukera herriko plazan, basoa hiru eurotan erosi eta gero.
Eusko labeldun txahala erreko da plazan eta edariari laguntzeko pintxoa nahi duenak euroa ordaindu eta egin berria emango diote.
Kaleko animazioari dagokionez, Egunsenti otxotea kalez kale kantari arituko da 12:00etatik 14:00etara, festa giroari tonua jarriz.
Arratsaldean, berriz, Tolosako Oria txaranga arduratuko da kaleak alaitzeaz.
Txikienentzat, aldiz, puzgarriak eta tailerrak izango dira goiz eta arratsaldez: 11:00- 14:00 eta 17:30-20:00. Eguraldiak laguntzen badu, Blinkeko plazan jarriko dira; Karela kiroldegian, bestela.
Julio Aranbururen errekor saiakera
Estropada bukatu eta berehala, 18:10ak inguruan, sari banaketa izango da uretan jarriko duten pantalanean.
Ondoren, 18:30ean, Julio Aranburu lehenik duen 3.000 saltoko marka hobetzen saiatuko da. 14:26 minuturen azpitik egin beharko ditu saltoak errekor berria lortu nahi badu.
AUPA ORIO!
kaixo
AUPA ORIO