Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik dago etxebizitza tasatuen zozketarako izena emateko epea
Dokumentu Akzioak

Zabalik dago etxebizitza tasatuen zozketarako izena emateko epea

Otsailaren 13a arte izango da aurkezteko aukera

Azken Karkaran kontatzen genuen Goiko Kalen egingo diren 25 etxebizitza tasatuen zozketa egingo zela 2012ko lehen hiruhilekoan. Baita hondartza inguruko beste 4 etxebizitzena ere.

Izena emateko epea martxan dago, urtarrilaren 13an ireki zen tartea eta hilabetez, otsailaren 13a arte, izango da zabalik.

Aurkeztu nahi duenak udaletxean aurkeztu beharko du eskaera. Informazio gehiago nahi duenak, udaletxean bertan, horretarako propio dagoen Nerea Uranga langilearengana jo beharko du, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Zabalik dago etxebizitza tasatuen zozketarako izena emateko epea

Iturbide 13 eta Nagusia 29ko etxeen tartean egingo dute eraikuntza berria.