Zaharren Babes Lekuko Batzar Nagusia asteazkenean
Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea uztea eta 2009rako kuota euro 1 garestitzea dira eztabaidatuko diren gai nagusiak
Asteazkenean, urtarrilaren 14an, Orioko Zaharren Babes Lekuko Batzar Nagusia egingo da kultur etxean. 16:30erako da lehen deialdia eta 17:00etarako bigarrena. Hau da batzarreko gai zerrenda:
1.- Lehendakariaren agurra Batzarrari.
2.- 2008ko urtarrilaren 25ean egindako azken Batzar Nagusiaren akta irakurtzea eta, ondo bada, onartzea.
3.- Ekitaldi ekonomikoa ixtea eta 2008 urteko balantzea.
4.- Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsionisten Elkartea uzteko Zuzendaritzak egiten duen proposamena aztertzea.
5.- Zuzendaritzaren proposamena, kuota euro 1 garestitzeko.
6.- Zuzendaritza Batzordearen erdia berritzea.
7.- Informazio orokorra.
8.- Norberak lekarkeena.
Oharra: 2009ko urtarrilaren 26tik 30era (biak barne) ordaindu beharko dute kuota bazkidek, 16:00etatik 19:00etara, Zaharren Babes Lekuan.