Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zaharren Babes Lekukoak Kantabriara
Dokumentu Akzioak

Zaharren Babes Lekukoak Kantabriara

2010/03/30

Apirileko azken asteburuan egingo dute hiru eguneko bidaia

Orioko Zaharren Babes Lekuak bidaia antolatu du Kantabriara. Apirilaren 23an, ostiralarekin, goizean goiz autobusa hartu eta  Santander izango da lehen geldiunea. Iritsi eta denbora librea izango dute Santanderko jatetxe batean bazkaldu bitartean. 15:00etan, bisita gidatua egingo dute eta, gero, Liencresera joko dute, afaldu eta ostatu hartzeko. Hurrengo egunean, 24an, gosaldu eta San Vicente de la Barquera eta Comillas bisitatuko dituzte. Comillasko jatetxe batean bazkaldu ondoren, Santillana del Mar bisitatuko dute. Arratsaldeko azken orduan itzuliko dira hotelera, afaldu eta lo egitera. 25ean, igandean, gosaldu ondoren, Cabarcenoko natur parkean izango dira, bertako jatetxe batean bazkaldu eta, arratsaldean, etxera itzultzeko. Oriora bidean, Laredo eta Castro Urdiales ere bisitatuko dituzte.

Birentzako gelan lo egin nahi dutenek 138 euro ordaindu beharko dute pertsonako eta banakako gela nahi dutenek, berriz, 171 euro. Gela bat edo bestea aukeratu, prezioaren barruan sartzen dira autobusa, gidak, mantenu osoko hotela, jatetxeetako bazkariak, Cabarcenorako sarrera eta bidaia asegurua.

Izena emateko eguna apirilaren 12a, 16:00etatik 18:00etara eta ordainketa egitekoa, berriz, apirilaren 17a, diru-sarrera Euskadiko Kutxan egin behar delarik.

Autobusa apirilaren 23ko 8:30ean irtengo da, Bikamiotako errotondatik, eta ordu laurden lehenago bertan egotea nahi dute antolatzaileek.

Txartela erosteko, Babes Lekuko bazkide karneta erakutsi behar da eta, behin bidaia kontratatuta, baten batek uko egin nahi badu, pisuzko arrazoiren bat izan behar du; bestela, ez zaio-eta dirurik itzuliko.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Zaharren Babes Lekukoak Kantabriara

Martxoaren 25ean, jubilatuen eta pentsionisten eguna ospatu zuten Zaharren Babes Lekukoek.