Edadetuen euskara jasotzeko beka eman dute
Ibai Esoain, Egoitz Eizagirre eta Unai Manterola dira aukeratuak
Udalak jakitera eman du edadetuen euskara jasotzeko beka nortzuk jasoko duten. Atzo hartu zuen erabakia, Udaleko Euskara batzordearen bileran.
Bost proposamen aurkeztu ziren guztira eta batzordeak,aho batez, honako taldeari ematea erabaki zuen: Ibai Esoain, Egoitz Eizagirre eta Unai Manterola, horiena izan baitzen puntu gehien jaso zuen proiektua.

Euskara batzordeko kideek aurkeztutako guztiei eskerrak eman dizkiete lana egiteko erakutsitako prestutasunagatik.