Zamorara txangoan Zaharren Babes Lekukoak
3 eguneko bidaia izango da eta martxoaren 31a izango da izena emateko azken eguna
Zamorara txangoa antolatu du Zaharren Babes Lekuak datorren hilerako. 3 eguneko bidaia izango da, apirilaren 18tik 20ra.
Antolatu duten programaren arabera, 07:00etan irtengo da autobusa Oriotik. Zamorara iritsi eta bazkaria izango dute, arratsaldean egingo duten bisita gidaturako indarrak hartzeko. Apirilaren 19an, berriz, Miranda do Dourora egingo dute eskurtsioa. Puente Pino ezagutzeaz gain, erosketak egiteko aukera izango dute bertan. Bazkaltzera hotelera itzulita, arratsaldea Zamoran ibiltzeko libre izango dute. Igandean, berriz, Toroko Kolegiata bisitatuko dute bazkaldu eta Oriora itzuli aurretik.
Bidaiaren prezioa 160 eurotakoa da eta ondorengoa sartzen da:
- Ostatua eta pentsio osoa Zamorako Rey Don Sancho hotelean
- Autobus pribatuan joan etorriak
- Ura eta ardoa bazkaritan
- Gida laguntzailea ibilbide osoan
- Zamorako katedralerako eta Toroko bisitarako gida eta sarrera
- Bidaia asegurua
Banako gela nahi duenak 28 euroko gehigarria ordaindu beharko du.
Izena eman nahi duenak Zaharren Babes Lekuan egin dezake, 16:00etatik 18:30era. Martxoaren 31a izango da horretarako azken eguna. Azken egunean zozketatuko dira autobuseko eserlekuak.