Zaragueta eskolak kultur astea antolatu du
Otsailaren 26an, 28an, 29an eta martxoaren 11n izango dira ekintzak, kultur etxean
Otsailaren 26an hasiko da Zaragueta eskolak antolatutako kultur astea 07-08. 4 egunetan kultur ekintza ezberdinez gozatzeko modua izango da.
Hasteko, eskolako ikasleek Munduko musikak emanaldia eskainiko dute hilaren azken asteartean. Otsailaren 28an, berriz, Xabier Mujika Zarauzko Orokieta Eskolako zuzendariak Kultur arteko eskola eraikitzen hitzaldia emango du. 29an, ikasle eta gurasoak hizkuntzarekin jolasean arituko dira hitz jolasak jokuarekin. Michel Marmier kiropraktikako doktorearen Haur eta gazteen bizkarrezur arazoen prebentzioa hitzaldiarekin bukatuko da kultur astea, martxoaren 11n. Kultur etxean izango dira saio guztiak, 18:00etan hasita.
bale, bale