Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zaragueta eskolak matrikulazio kanpainaren berri eman du
Dokumentu Akzioak

Zaragueta eskolak matrikulazio kanpainaren berri eman du

2008/03/07

Martxoaren 31n hasiko da eta apirilaren 11n bukatu

Zaragueta eskolan martxoaren 31n irekiko du datorren ikasturterako matrikulazio epea. Seme alabak eskolan matrikulatu nahi dituzten gurasoek apirilaren 11 arteko epea izango dute eskabideak bertan entregatzeko. Ikastetxe barruko instalakuntzak edota bertako funtzionamentua ezagutu nahi dituztenek bestalde, 943 89 40 52 zenbakira deitu besterik ez dute egin beharko bisitarako eguna eta ordua zehazteko. Zaragueta eskola bertatik bertara ezagutzeko beste aukera ere izango dute interesatuek apirilaren 5ean ateak zabalik eguna izango baita goizez.


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.