Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zaragueta eskolako eraikinak 25 urte
Dokumentu Akzioak

Zaragueta eskolako eraikinak 25 urte

2008/01/16

25 urte hauetako argazkiekin erakusketa antolatuko dute, besteak beste

Zaragueta eskolak egun duen eraikuntzaren 25.urteurrena ospatuko du aurten. Besteak beste, argazki erakusketa bat antolatzekotan dira udaberri aldera,kultur etxean. Hori dela eta, bertatik pasatako ikasle eta irakasle ohiei dei egin diete etxean dituzten argazkiak eskolara eramateko edo posta elektronikoz bidaltzeko.

E-maila: zaraguetaeskola@gmail.com

Telefonoa 943 89 40 52

Zorionak

iker — 2008/01/17 12:22
Aiiii… zenbat xarma galdu duen inguru horrek hainbeste etxe inguruan eraikita. Baina beno, zorionak eskolakoei!!!

argazki erakusketa

mikal — 2008/01/21 22:56
Zorionak Zaragueta eskolari! Tarte txiki bat hartuko dut etxean ditudan argiazkiak begiratzeko eta inauteri eta hainbat ekintzetakoak baditudala uste dut, aurkitzen baditut bertan izango dituzue.

hoiek dira oroitzapenak!

Ruth — 2008/01/21 23:21
Gogoan dut jaunartze tikia egin behar genuewn urte berdinean pasa ginen eskolara haundira. Bertan antzarrak(paulino, hura zen hura kabroia. Ipurdia kosk egiten ziguna), beste aldean egurrezko kaiola haundi batean akuriak. Urte ederrak pasa izan ditugu. Frontoi atzeko paretak ere hitzegingo balu.....Beno , beno animo denei ta ahal degun neurrian argazkiak bidali behar ditugu. Gure gainean dugun ganbara zahar hau astin dadin.

Zaragueta eskola

Marije — 2008/01/24 10:16
Zaragueta eskolan, hondartza aldeko eraikuntza egin zela 25 urte dira, baina eskola sortu zela urte gehiago dira, 1972.urtean inauguratu zen,hain zuzen ere. Sortu zenean, egun ikastola dagoen eraikuntza zen JUAN ZARAGUETA ikastetxea. Eraikuntza hartan ere, bizipen ugari izandakoak egongo dira Orio eta Aia aldean. Guk, momentu honetan Zaragueta eskolan gaudenok, bizipen eta oroitzapen horiekin pixkat gaztetu nahiko genuke generazio hura. Horretarako da antolatu nahi dugun argazki emanaldia eta garai hartako argazkiak gustura hartuko ditugu. Animo eta hasi albun zaharrak astintzen.

Historia jarraituz

ikaslea eta ama — 2008/01/24 11:49
Zaraguetako ikaslea izan nintzen. Oroitzapen politak, goxoak, dibertigarriak,... denetarik ditut eskolaren inguruan. Ama izan ondoren, nire semeak horrelako oroitzapenak ere izateko aukera eman nahi izan diot eta ama ibili zen gela berdinetan dabil gaur semea (irakasleren bat ere konpartituko ote al dute?) Dagoeneko hasi da oroitzapen goxoak akumulatzen, izan ere gaur egun Zaraguetan giro goxoa eta gertua dutela azpimarratu bait genezake. Zorionak urteurrenagatik, egiten dituzuen ospakizunetan bertan izango gaituzue. Zorionak ere egiten ari zareten lan humil eta goxoarengatik.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Zaragueta eskolako eraikinak 25 urte

1983koa da argazkia, eraikina inauguratu zutenekoa. Argazkia: Zaragueta eskola.