Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zaragueta eskolako ikasleen jaia primeran irten zen
Dokumentu Akzioak

Zaragueta eskolako ikasleen jaia primeran irten zen

2009/06/08

Marta Zapiraini eta Imanol Urkizuri lore sorta bana eman zitzaien ikasle, irakasle eta gurasoen partetik

Euria iragarrita bazegoen ere, eguraldi aparta egin zuren larunbatean, ekainaren 6an, eta Zaragueta eskola publikoko ikasleen jaia primeran irten zen. Ikasle eta senitartekoak garaiz iritsi ziren eskolara eta puzgarriekin, gurasoek prestatutako pintxoekin eta saldarekin eman zitzaion hasiera jaiari.

11:30ean hasi zen ikasleen musika, pandero eta dantza jaialdia. Ekitaldiaren bukaeran, Marta Zapiraini eta Imanol Urkizuri lore sorta bana eman zitzaien ikasle, irakasle eta gurasoen partetik, euskal dantza eta panderoa erakusten ikasturte osoan egin duten lan bikaina eskertzeko.

Bazkal orduan, 190 lagun bildu ziren mahai inguruan eta, bazkal ondoren, helduak tertulian ari ziren bitartean haurrek jolasean eta tailerretan pasa zuten denbora.

Hauteskunde emaitzak Orion

xabi — 2009/06/08 10:55
EAJ-PNV: 687 I.Internazionalista: 419 PSOE: 191 EA-Aralar: 130 PP: 54 Ezker Batua/Berdeak: 13 UPyD: 2 Besteak: 15 Abstentzioa: %60,66

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Zaragueta eskolako ikasleen jaia primeran irten zen

Urte osoan panderoarekin ikasitakoa erakutsi zieten ikasleek gurasoei.