Zaraguetako haurrak arraun elkartean izan ziren
Elkarteko instalazioak eta arraunaren nondik norakoak ezagutu zituzten
Zaragueta eskolako Lehen Hezkuntzako 1. zikloko haurrak Orioko arraun elkartean izan ziren urtarrilaren 25ean. 20 bat ikasle bildu ziren, irakasle eta aldi berean, arraunlari gazteen prestatzailea den Juanjo Zubizarretaren azalpenak entzuteko. Arraunketa mota bakoitzaren ezaugarriez eta arraunlarien prestaketaz solasean jarduteaz gain, elkarteko instalazioak ikusi zituzten 7-8 urteko haurrek. Eskolak adierazi duenez, primeran pasa zuten neska mutilek eta bati baino gehiago arraunerako gogoa piztu zitzaion.
arraunari buruz
hezkuntza:arrauna soilik?
Aiarrari erantzunez
Zaragueta
Gabon denori.
zuri, guraso errespetubako horri!
Mezu ezabatuak
ikastola bateko ikasleari
zergatik kendu dituzute nire komentarioak?