Zaraguetako neskak plaieroetako finalean
Apirilaren 20an jokatuko dute partida
Zaragueta eskolako neskak apirilaren 20an jokatuko den finalerako sailkatu dira, alebinen kategorian. Finalerdietan Zarauzko ikastolari 10-1 irabazita lortu zuten txartela oriotarrek.
Xixario taldea
Seniorretan, aldiz, finalaren atarian geratu da Xixario taldea. Ezin izan zuten Rovelli taldea gainditu eta zarauztarrak izango dira finalean: joaneko partidan 2-3 eta itzulerakoan 5-0 galdu zuten.