Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ziklomotoreen azterketak Orion
Dokumentu Akzioak

Ziklomotoreen azterketak Orion

2008/05/13

Maiatzaren 19an eta 20an, plazan, IAT pasatzeko aukera izango da

Ziklomotoreen azterketa teknikoa egiteko aukera izango da Orion maiatzaren 19an eta 20an. Herriko plazan izango da IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) estazio mugikorra, 9:00etatik 14:30era bitartean.

Hiru urte baino gehiago dituzten ziklomotoreek (50 z.k. baino gutxiago dituen eta 45 km/o abiadura gainditzen ez duten bi gurpileko ibilgailuak) Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) derrigorrez pasa behar dute.

22 euro ordaindu beharko dira tasak eta interesatuek udaltzaingora (943 83 00 28) deitu beharko dute ordua hartzeko. 

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.