Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zortzi herritako haurrak izan ziren kros txikian
Dokumentu Akzioak

Zortzi herritako haurrak izan ziren kros txikian

2010/02/08

245 umek parte hartu zuten

Atzo, otsailaren 7an, 1. kros txikia jokatu zen, Abaromendi kalean, Zaragueta eskolaren ondoko auzo berrian. 245 haurrek parte hartu zuten eta Aiatik, Zarauztik, Lasartetik, Igeldotik, Getariatik, Tolosatik eta Irundik etorriak ere baziren tartean, oriotarrekin batera.

Aurrena eta azkena lasterketa guztietan izan zen, baina sailkapenak garrantzirik ez zuenez, ume guztiek domina eta gozoki poltsa bana jaso zuten. Zaragueta eskolako ikasleen guraso askok parte hartu zuen antolakuntzan eta La Caixak, Kaikuk eta Noticias de Gipuzkoak ere diruz, oparitan eta beharreko tresneriarekin lagundu zuten.

kros txikia







Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea