Zuhaitz eguna larunbatean
Benta inguruan 30 bat zuhaitz landatuko dira aurten
Herrio natur taldeak eta Udaleko Ingurumen batzordeak antolatuta, Zuhaitz Eguna ospatuko da martxoaren 15ean. Benta aldean, ur depositu inguruan dagoen Udalaren lursail batean, 30 inguru zuhaitz landatuko dira aurtengoan.
Landaketan parte hartu nahi duten haur eta gurasoek herriko plazara agertu beharko dute larunbatean, 09:30ean. Nork bere aitzurra eskuan, oinez joango dira Bentaraino eta lanak amaituta, hamaiketakoa eta musika izango dituzte parte hartzaileek.