Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko egunaren bueltan herrian izan diren ekitaldietako albisteak eta Karkarak egun horren harira landu dituen edukiak biltzen dituen atal berezia da honako hau.
Bideoa: Indarkeria matxistaren kontrako aldarriz busti dira kaleak

Maialen Etxaniz 2021 aza 26 Aia Orio

Azkoitian, Azpeitian, Aian, Aizarnazabalen, Zumaian eta Zarautzen elkarretaratzeak egin ziren atzo. Orion eta Zestoan, aldiz, manifestazioak, eta jende ugari batu zen deialdietara. Aurten, 69 indarkeria kasu artatu dituzte eskualdeko udal gizarte zerbitzuetan.