Hemen zaude: Hasiera Blogak Aralar-EB Artxiboa 2007 Azaroa 17 Zinegotziaren aldaketa
Dokumentu Akzioak

Aralar-EB

Zinegotziaren aldaketa

Orioko Aralar-Ezker Batua udal taldean zenbait aldaketa gertatu dira, eta ohar honen bidez horien gaineko azalpena eman nahi zaizue herritarroi.

2003ko hauteskundeetan batera aurkeztutako bi alderdik erabateko gehiengoa izan zuten udaletxean, ez zuten batere oposiziorik izan, eta Udalak, oro har, oso jarrera itxia eta desegokia izan zuen herriko talde eta herritar askorekin; ondorioz, Udalaren eta herriaren artean eten handia sortu zen.

Aurtengo hauteskundeen aurretik herritar asko zegoen aldaketa eske. Batzuek, egoera aldatzeko asmotan, talde bat sortzeko ahalegina egin genuen. Hauteskundeetarako oso denbora gutxi falta zela hasi ginen horretan eta, nahiz eta lan politikoan laguntzeko prest geundenon taldetxo bat osatu genuen, ez zegoen nahikoa jende udaletxe barruan jarduteko prest zegoena. Zerrenda buru bi kanpotar jarri behar izan genituen; hala ere, boto zaparrada handi samarra izan genuen, batzuek espero baino gehiago. Egoera berriari erantzuteko, gauzak ez ditugu behar bezain ondo egin. Horregatik, batzuen izenean behintzat, barkamena eskatu nahi diot herriari, eta batez ere botoa eman zigutenei. Aspaldiko urteetako politikaren fama txarrak horrelako ondorioak ditu.

Oier Sarobe zinegotziak utzi egin behar izan du bere zinegotzi ardura, bere lan profesionalak urruti samarrera eraman duelako. Zerrendan zeudenek nahiago izan dute Oier ordezkatzeko ardura Iñaki Garcia Aranbarriri uztea, batetik, lan eta ardura hori hartzeko eskarmentuko pertsona egokia delakoan, eta, bestetik, besteek ez dutelako denborarik zeregin horietarako.

Orain, gure txikitasunetik, hartutako ardurari erantzuteko prest gaude, eta horretan ahaleginduko gara udaletxean gauden bi zinegotziak eta gurekin eskuz esku lanean dihardutenak. Taldea zabalik dago, gainera, inon afiliatu beharrik gabe, udal lanetan aritu nahi lukeen edonorentzat; baita ideiak eman eta proposamenak egin nahi dituztenentzat ere.

Gure taldeak dituen mugen jakitun gara, bere txikitasunaz. Baina badakigu, baita ere, azken hauteskundeetan udalean sartu ziren ezkerreko partiduak sartzeak aniztasuna eta aberastasuna ekarri diola udaletxeko joko politikoari, ideia desberdinen arteko eztabaidari, herritarrak aintzat hartzeari, udalaren irekitasunari eta herriaren parte hartzeari. Ez da gutxi, hasteko. Hortik aurrerakoa, neurri batean bakarrik dago gure esku; neurri horren barruan saiatuko gara erantzuten.

Iñaki Iturain

Aralar 2007/11/17

Ez dago gaizki

Herritar bat — 2007/11/19 11:19
Gutxitan entzuten da autokritika politikan dabilenaren ahotik... eta gustatu zait txikitasunaren aitorpen soil hori ere.

Ez dago gaizki.

bla-bla-bla!!

Beste herritar bat!! — 2007/11/19 13:14
Iñaki, hitz oso politak; baina errealitatea ez da zure hitzak bezain polita:
Duela hilabete batzuk, jendeari argazki bat erakutsi eta orain, non dago argazkiko jendea???? non dago Orion alde lan egin behar zuen jende hori??? momentua iritsi denean, atzera, ezta??

Zure hitzek diote: " ... ez dutelako denborarik zeregin horietarako..." ba orduan, ze demontretarako atera dira argazkian? jendea engañatu egin duzue!! neri behintzat, sentsazio hori geratu zait!!!

Non bizi gea!

Amaiurko zalduna — 2007/11/24 23:37
Bai, badirudi Txillardegik e ez zuela denboraik Aralarren egoteko, Aralar eta Pancorboren fusio misteriotsuak (%98 aralar-IU adostasuna,Patxi zabaleta dixit), errealitatera itzuli du. Herri baten ordezkari izateak seriotasuna,errespetua eta proiektu politiko sendoa behar du, orainarte zuek ez duzuena erakutsi. Jarraitu diskurtso mary flawer hoiekin ta bukatukoezue EE bezala.

Zinegotziak

EB-Aralar bozkatu zuen bat — 2007/12/11 11:03
Ez dakit ni bezala sentitu ote diren zerrenda honi bozka eman zioten gainontzekoak, baina ni nolabait esateko engainatuta sentitu naiz. Beste hainbatek aurreko mezuetan dioten bezalaxe, uste dut zerrenda batean azaltzeak aurretik erreflexio serioa eta ondorengorako konpromesua suposatzen dituela, beraz, zerrenda osatzen zuten oriotar horiek akaso hobeto pentsatu behar zuten zer egiten ari ziren. Bestalde, ondo dago alderdiaren partetik egoera horren berri ematea eta beraien zinegotzien aldaketak azaltzea, nahiz eta ni behintzat, ez naizen oso gustora geratu erantzunarekin, baina baita ere uste dut azalpen hori publikoagoa izan beharko lukela. Honekin zera esan nahi dut, seguru nagoela zuei bozka eman dizueten guztiek ez dutela aukerarik "ditxosozko" blog hauek irakurtzeko, etxean ordenagailurik, Internetik... ez dutelako edo akaso erabiltzen ere ez dakitelako. Badakit teknologiaren garaian bizi garela, baina folio bat buzoietara botatzea edo KARKARA bertan idatziren bat publikatzea ere ez legoke gaizki teknologian adituegiak ez garenontzat.

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Orioko Aralar-EB udal taldearen bloga.

Azken erantzunak
iñakiri gaztia, 2008/07/09
Orion Jai Joan ez zen bat, 2008/07/07
erantzunak ezabatu KARKARA, 2008/03/04
Gazteen burugogorkeria? Ijito bat, 2008/03/04
Etiketa lainoa
hedabideak karkara