Hemen zaude: Hasiera Blogak Aralar-EB Artxiboa 2007 November 21 Gora gu ta gutarrak
Dokumentu Akzioak

Aralar-EB

Gora gu ta gutarrak

“Gora gu ta gutarrak” kantu baten hitzak dira, bertsolari bizkaitar bikainez osatutako talde batek atera berri duen diskoari izena emateko aukeratu duten kantuaren izenburua. Orion ez dakit jende askok erosi ote duen diskoa, ezta kantu hori entzun ote duen ere. Disko ederra da, erosi.

Baina, hala ere, jarraitzaile asko ditu gure artean “gora gu ta gutarrak” kantu horrek. Horrelaxe sumatu ditut herriko gazteak, oro har, KARKARAren azken zenbakietan irakurri dizkiedan iritzi artikulu eta abarretan: “gora gu ta gutarrak”. Horrelaxe agertu dira, hementxe, blog honen ondo-ondoan, EAJkoak: “gu aproposak, gogotsuak eta esperientziadunak gara, emateko asko daukagunak, seguru gaude”, “gora gu ta gutarrak”. Bejondeizuela!

Ez zait harrigarriegia egin, hala ere, horrelaxe ohituta gauzkate gainontzeko politikoek ere, Herri Handiko goi politikan dabiltzanen aldetik oso nabarmena da hori, baina herri txikiko politikatxoan gabiltzanon artean ere horixe da joera nagusia: txarra bilatu behar dugunean besteei begiratu, eta onaren bila hasitakoan ispiluari.

Emaitza ere horrelakoxea izan ohi da, itsusia, zatarra, izan ere edozein ez da artista, eta hori ondo egitekotan artista behar da, Bizkaiko Bertsolari Bikainak bezala. Ez bazara artista, ez da komeni “gora gu ta gutarrak” sarri kantatzen ibiltzea, bestela, desafinatu eta gogaitu egingo dugu entzulea, gure kasuan aspertu egingo genuke irakurlea.

Guk arterik ez daukagunez, hobe dugu “gora gu ta gutarrak” ospakizun berezietarako bakarrik utzi eta tarteka “mea culpa” izeneko kantua abestea. Guk, Aralar-Ezker Batuko zerrendakideok, baditugu arrazoiak “mea culpa” kantuan aritzeko, eta besteek “zuen kulpa” kantatzen digutenean onartzeko ere bai.

Baina, hara, besteentzat ere ez litzateke ariketa txarra, nik uste dut osasungarria eta guzti izango litzaiekeela. EAJkoak ausartu dira eta halako batean agertu egin zaizkigu KARKARAk eman digun herritarrenganako leiho honetan. Asko poztu naiz, “gora gu ta gutarrak” kantua ez zaie ondoegi atera, arte pixka bat falta izan zaie, baina jardunaren poderioz beti ikasten da zerbait. Beraz, segi, ez etsi. Gure alkatea ere erne ibili da, ehun egun pasa, eta ra! batere itxoin gabe, ehun eta batgarrenean egunkarietan “gora gu ta gutarrak” kantuaren bertsio bat kantatu digu: “poparen”, gero, ezkerrera begiratu eta “eman egurra” abestu digu, txanpan murgildutako traineruko patroiak bezala.

Ondo dago, guk erraz jarri genion egurra emateko ariketa. Merezi genuen eta kito! Baina, alkate jauna, “gora gu eta gutarrak” ondo kantatzeko, lehen esan dut, arte pixka bat behar da, edozein ez da Bertsolari Bizkaitar Bikaina, eta horretara iristeko, komeni da beste kantu batzuekin entsaiatzea aurretik. Hor dago “mea culpa” kantu ezin dotoreagoa, adibidez. Uste dut alkate jaunari ere, bere inguruari ondo erreparatu ondoren, ederki aterako litzaiokeela kantu hori eztarritik. EAJren kasuan, berriz, ez daukat zalantza izpirik, ondo egingo lukete. Animo!

Iñaki Iturain

Aralar 2007/11/21

gu eta gutarrak

oriyo — 2007/11/24 14:02
Hobeto huake txorakeri gutxiago esan eta lana gehiago egingo bahu.

errespetua

pello — 2007/11/27 12:01
Joder hi, errespeto pixka bat.

errespetua??

herritar bat — 2007/11/27 13:06
errespetuak "reziprokoa" izan behar luke, eta ez da horrela kasu hontan!!
Iñaki Iturain jauna, beste batzuk bezalaxe, blog hau alkatea iraintzeko bakarrik erabiltzen ari dira!! eta ez beren asmo eta proiektuak aurkezteko!!

Beraz, Iturain ta konpañia, mesedez, erabili blog hau, zuen asmoak azaltzeko!!!
aspergarri xamarra egiten baita bestela blog-aren irakurle garenontzat!!!

bide errezena

Beste herritar bat — 2007/11/27 15:20
Oraintxe esan dezu egia! (herritarrari diot) Lanean hasteko denbora behar da, ta klaro, denbora nahikoa ere jun zaie hauei lista guztiak kale egin ondoren jendea bilatzeko, bitartean besteak egindakoa kritikatu... errezena alegia.

Aitorri

Joxe — 2007/12/06 19:36
Nire ustez, zure mezu honek onargarriaren muga pasa du.

'Oso argi gutxiko pertsona', 'Oso kalidade gutxiko gizona'... Horrelakoak ezin dira esan anonimatoan ezkutatuta.

Iñaki postu politiko batean ari da eta, beraz, kritikak jasotzera ohitu beharko du. Berak ere jakingo zuen hori, noski, horretara sartu zenean. Baina kritika pertsonalak baditu bere mugak eta, nire ustez, pertsona izen-abizendun bati horrelako deskalifikazioa egiten zaionean, ez du balio izenik ez ematea.

Zakarretara botako nuke nik Aitorren mezua, blog honen kudeatzailea banintz.

Mugaren bat jarri beharko da, ezta?

perrexila

Aitorri — 2007/12/07 00:07
Agian hi bezalako astapotroa, ala? Nola idatz daiteke foro serio batean halako astakeria?

Benetan planteatu nahi baduk eztabaidarako udaletxean aritzeko pertsona batek zer-nolako perfila beharko lukeen, plantea ezak beste era batera, baina, faborez, ez hadi sartu inorekin, eta are eta gutxiago heu nor haizen adierazi gabe!

Hirea bai perfil ederra oriotarron alde lana egiteko!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Orioko Aralar-EB udal taldearen bloga.

Azken erantzunak
erantzunak ezabatu KARKARA, 2008/03/04
Gazteen burugogorkeria? Ijito bat, 2008/03/04
ERREPRESIOA? ze pasatzea herri hontan?, 2008/03/04
ituraini joxemari, 2008/03/04
Nork berak ikusi dezala Ni ez nago ados, 2008/03/04
Etiketa lainoa
hedabideak karkara