Hemen zaude: Hasiera Blogak Aralar-EB Artxiboa 2007 November 27 Eskubide osoa daukagu euskaraz bizitzeko
Dokumentu Akzioak

Aralar-EB

Eskubide osoa daukagu euskaraz bizitzeko

Azaroaren 27ko udaletxeko plenoan PSOEko zinegotziak UEMAren estatutuak aldatzearen kontrako botoa ematea zuritzeko esan zuen UEMAk herri elebakarra sortzeko helburua duela, hizkuntza bakarrekoa alegia, eta, horrela, Euskal Herriko biztanle erdiak baztertuta uzten direla.

Han, bestelako kontuak ere asko ziren, eta inork ez zuen gai horretan besterik ezer esan. Nik uste dut horrelakoetan ez dugula isilik geratu behar, eta horrelako hitzek erantzuna behar dutela.

 

Euskaldunak, nagusi garenok, ia ehuneko ehunean elebidunak gara, gutxienez bi hizkuntza dakizkigu, eta askok gehiago ere bai. Baina euskaldunok saiatzen garenean euskaraz bizitzeko gutxieneko egitura sozialak sortzen, eta horixe besterik ez du nahi UEMAk, eta harekin batera euskaldun askok, beti dago erdaldun elebakarren bat, erderaz bakarrik dakiena, euskaraz ikasteko batere asmorik ez daukana, guk euskaraz bizi ahal izateko ahalegin horiek salatzera etorriko dena, eta, ahal duen neurrian, oztopatzera.

 

Ba, horiei oso garbi esan behar diegu, oso argi: Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eskubide osoa daukagu, alor eta funtzio guztietan, eta, horretarako, euskaraz biziko den lurralde bat behar dugu. Euskarari eusteko eskubidea bakarrik ez, esango nuke euskaldunok euskarari eusteko betebeharra ere sentitu beharko genukeela gure baitan.

 

Baina, kontuz, ez diezagutela adarrik jo, ez dezatela gezurrik esan, guk, nik behintzat, ez dugu elebakar izan nahi, ez gara eta ez dugu nahi, euskaldunok gutxienez hiru hizkuntza behar ditugu munduan erraz eta ondo bizitzeko, eta horretan ari gara. Baina guk, euskaldunok, behar-beharrezkoa dugu lurralde bat non jendea euskaraz bizi den, natural-natural, turkiarrak turkieraz bezala edo espainolak gaztelaniaz bezala. Horrelaxe. Eta horretan saiatu behar genuke.

 

Iñaki Iturain
Aralar 2007/11/28

Eztek hain konplikatua motel!

Amaiurko Zalduna — 2007/11/28 14:16
Herritar eleanitzez osatutako Euskal Herri elebakarra da helburua. . Bada, esan zuen NABAIko kideei koherenteak Izateko eta euskararen ofizialtasunera pausu erreAlak emateko eta ez betiko bide posibilistetan aritzeko, badakigulako zer dakarren bide horrek: menperakuntza alor eta eremu guztietan.Ah, ta geo esatekenen ez dugula isilik geratu behar, hi heu hasi hai, beste batzuk egunero uzten baitugu azala eskubideen defentsan. ITURAIN APLIKATE EL CUENTO, Mary flower!

ta honi ze erantzuteyok?

ni — 2007/11/30 09:57
Sakanako euskalgintza kezkaturik dago Nafarroa Bairen erabakiekin
Sakanako euskalgintza alorreko erakunde ezberdinek beren kezka adierazi zuten atzo. Izan ere, Nafarroa Baik udal gehienak eta Mankomunitatea hartu dituenetik ulertezinezko neurri batzuk hartu nahi dituela aipatu baitzuten. Asmo horien artean, besteak beste, honakoak daudela jakinarazi zuten: aurrekontuak murriztea, Kontseiluarekin moztea, euskara taldeei bozka eskubidea kentzea eta Mankomunitateko euskara batzordean partaide kopurua murriztea. Horren aurrean, Sakana aldean euskalgintzan ari diren erakundeak indartzearen beharra nabarmendu zuten. (GARA)

Hauxe erantzuteizut

Nabaizale sakandar batek — 2007/12/01 01:53
1. SAKANAKO EUSKALGINTZAKO LAUPABOST TALDEK ADIERAZI ZUTEN BEREN KEZKA.
Sakanako euskalgintzako beste talde, erakunde eta norbanako askok ez dute inongo kezkarik adierazi, azkenik, beste batzuek beren adostasuna eta babesa adierazi diote Nabairi.

2. Nabaik Sakanan euskararen normalizazioaren arloan proposatu dituen ALDAKETAK GEHIENGO ZABAL BATEK ULERTUTA ETA BABESTUTA PROPOSATU DIRA.

3. ASMO HORIEN ARTEAN EZ DAGO AURREKONTUAK MURRIZTEA, inondik ere. Bai ordea, Batasunak mankomunitatea kudeatu duen urteotan sortutako desoreka eta hutsune ikusgarriak zuzentzen saiatzeko asmoa, hori bai.

4. KONTSEILUAREKIN MOZTEKO ASMORIK BATERE EZ DAGO. Asmoa dago egungo hitzarmena berraztertzekoa, uste dugulako ez dela administrazio publiko batek izan behar duen hitzarmen eredua. Eta itxuraz ez da Nabaik zuzentzen duena, hori uste duen administrazio bakarra; izan ere 10 udalek eta mankomunitate batek baizik ez dute Bai euskarari ziurtagiria Euskal Herri osoan, eta 10 udalotatik 9 Sakanakoak dira, ... mankomunitatea ere, Sakanakoa. (Ikus www.baieuskarari.org/ nortzuek dute/ Sektore guztiak/ bereziak).

5.1 AURREKO LEGEGINTZALDIAN, ORDURA ARTEKO BOZKETA SISTEMA ETA ARAUDIA ALDATU ZUTEN MANKOMUNITATEKO EUSKARA BATZORDEAN: Horren ondorioz, Altsasuko udalari (7.500 biztanle eta 25.000.000 pztako ekarpena mankomunitateari euskara arlorako berariaz) bozka bakarra esleitu zioten, Arbizuri (1.000 biztanle eta 3.300.000 pztako ekarpena) edo Arruazuri bezala (100 biztanle eta 300.000 pztako ekarpena); ez dirudi oso sistema orekatua, ezta?
Baina horrekin kontent ez, eta euskara taldeak piztu arazi eta erakarri behar zirelako aitzakiarekin, euskara talde guztiei, zahar eta “sortu” berriei, bozka bana esleitu zitzaien.

Horren guztiaren ondorioz hizkuntza politika negargarria jasan dugu Sakanan; izan ere, oraindik ere Altsasuko, Irurtzungo, Olaztiko eta Sakanako udal gehien gehienek ez dute normalizazio plan baten arrastorik, ez eta langileen euskalduntze plan antolatu baten zantzurik ere, adibidez.

5.2 BAINA EUSKARA BATZORDEAN BURUTUTAKO “HERRITARTZE PROZESUA” EZ ZEN GERTATU MANKOMUNITATEKO BESTE BI ORGANOEKIN. Batzar Orokorrarekin eta Kiroletako Zuzendaritza Batzordearekin. Hara zer dioen araudiak azken honetaz:
ESKUALDEKO KIROL BATZORDEAREN ZUZENDARITZA BATZORDEA HONAKO KIDE HAUEK OSATUKO DUTE:
−Toki entitate bakoitzetik kide bat, osoko bilkurak hautatuko duena. Ez da beharrezkoa pertsona hori zinegotzia izatea.
−Udaletako kirol koordinatzaileak. iritzia eman dezakete baina ez dute boto eskubiderik.
−Eskualdeko kirol koordinatzailea. Iritzia eman dezake baina ez du boto eskubiderik.
Kiroletako Zuzendaritza Batzordearen akordioak boto-eskubidea duten bertaratutako kideen gehiengo soilaz hartuko dira.
TOKI ENTITATEETAKO ORDEZKARIEK BOTO HAZTATUA IZANGO DUTE, ENTITATE HORIEK DUTEN BIZTANLEEN ARABERAKOA BETIERE:
Ziordiak boto, 1; Olaztik, 2; Altsasuk, 8; Urdiainek, 1; Iturmendik, 1; Bakaikuk, 1; Etxarri-Aranatzek, 3; Ergoienak, 1; Arbizuk, 1; Lakuntzak, 2; Arruazuk, 1; Uharte-Arakilek, 1; Irañetak, 1; Arakilek, 1; Irurtzunek, 3.

Inork zalantzarik balu, NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALAREN 91. ZENBAKIRA (2004KO UZTAILAREN 30EKOA) jo dezake erraz asko, bertan aurkituko du informazio hau guztia eta gehiago ere.

6. ASMOA EZ DA EUSKARA BATZORDEAREN PARTAIDETZA MURRIZTEA, ZABALTZEA ETA IREKITZEA BAIZIK. Hori bai, gizartearen beste alor batzuetako eragileak ere, erakarri nahi ditugu, izan ere, gizarteak ulertu eta bere egingo duen hizkuntza politika baita diseinatu eta gauzatu behar dena, eta ez hizkuntz politika aplikagaitza, uniformea eta mediatikoa.

7. EUSKALGINTZA INDARTZEKO BEHARRAREKIN BAT GATOZ GUZTIZ. Horrek, baina, gizartearen behar eta errealitateari hurbiltzea eskatzen du, lerrotze politikoak arintzea, besteen ideiak eta asmoak errespetatzea edota euskalduntasunaren eta euskaltzaletasunaren esklusibarik ez dagoela ulertzen ahalegintzea.
Hala bedi.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Orioko Aralar-EB udal taldearen bloga.

Azken erantzunak
iñakiri gaztia, 2008/07/09
Orion Jai Joan ez zen bat, 2008/07/07
erantzunak ezabatu KARKARA, 2008/03/04
Gazteen burugogorkeria? Ijito bat, 2008/03/04
Etiketa lainoa
hedabideak karkara