Artxiboa 07 Uztaila 2008
Orion, pixka bat no es mutxo
Larunbat eguerdia da, uztailak 5, Orioko hondartzan nago errioaren bestaldera begira. Festagune erraldoi bat ikusten dut, jende asko hartzeko prest dagoena, zain. Itxita eta hutsik dago. Ikuskizunak “oesteko” pelikuletako herri fantasma hutsak ekartzen dizkit gogora. Eguraldia ona da, lanbrotsu dago, baina epel eta ateri. Eta esan berri didate ekitaldia bertan behera utzi dutela, gaur eta bihar han ez dela festarik izango. Eguraldiagatik omen da, baina ez du ematen eguraldiagatik izan daitekeenik. Arrazoi bila hasita, pentsatzen dut atzoko egunak ez zuela arrakastarik izan, festa-gunea erdi hutsik egon zela eta horrek eraman dituela antolatzaileak erabakia hartzera. Jakin ez dakit. Gehiago irakurri