Hemen zaude: Hasiera Blogak Aralar-EB Artxiboa 2008 Uztaila 07 Orion, pixka bat no es mutxo
Dokumentu Akzioak

Aralar-EB

Orion, pixka bat no es mutxo

Larunbat eguerdia da, uztailak 5, Orioko hondartzan nago errioaren bestaldera begira. Festagune erraldoi bat ikusten dut, jende asko hartzeko prest dagoena, zain. Itxita eta hutsik dago. Ikuskizunak “oesteko” pelikuletako herri fantasma hutsak ekartzen dizkit gogora. Eguraldia ona da, lanbrotsu dago, baina epel eta ateri. Eta esan berri didate ekitaldia bertan behera utzi dutela, gaur eta bihar han ez dela festarik izango. Eguraldiagatik omen da, baina ez du ematen eguraldiagatik izan daitekeenik. Arrazoi bila hasita, pentsatzen dut atzoko egunak ez zuela arrakastarik izan, festa-gunea erdi hutsik egon zela eta horrek eraman dituela antolatzaileak erabakia hartzera. Jakin ez dakit.

Nolanahi ere, kasua xelebrea iruditzen zait. Errioari porlanarekin kendutako eremu izugarri handi hori, arrantza-portu izateko egina omen zena, egin zenetik ezertarako ere balio izan ez duen lekua, nola bataiatuko eta horrela: txalupa, autobusa eta tren txu-txua jendea eramateko, debalde, sarrera ere doan. Milioi askoko gastua. Dena prest milaka jende hartzeko. Eta, lehenengo egunean, ehunka batzuk besterik ez. Bigarrenean, itxita. Barruan, Coca Cola, DV, Teledonosti, Lagun Aro eta Euskaltelen bandera erraldoiak mezua nori iragarri ezinik. Coca Colak eta perrito calienteak zain, nork edango eta jango. Eta isiltasun hartan, bezperako zarataren oihartzuna: bozgorailuetatik, ia denbora guztian espainolez ari zen esatariaren jardun zaratatsuarekin tartekatuta, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikakoen “pixka bat es mucho” kanta. Esatariak, esan beharreko guztia erderaz esan ondoren, pare bat hitz, ingelesez eta euskeraz: “we are in EusCalifornian gaude”.

Antolatzaileek esana ziguten aldez aurretik zenbat elkartuko ginen festan: 15.000 lagun; festaren aurkezpenak erderaz eta euskeraz izango zirela ere bai. Batean kale, bestean ere bai. Porrot. Mezua iragarri bai: “pixka bat es mucho”, baina ez dute ikasi. Horri kasurik egin gabe, pixkanaka joan gabe, askotik hasi nahi izan dute festa, muchotik. Ez dakite tontorrera korrika eta presaka doanak amiltzeko arrisku handia duela. Handinahia, horixe gertatu da, handikeria. Oriora EusCalifornia ekarri nahi izan dute; horretarako, neurria, estiloa eta hizkuntza batere egokitu gabe, Orion esaldi hori alderantziz esan beharko litzatekeela jabetu gabe, OriOn “pixka bat no es mucho”. Gaiak gogoeta eskatzen du.

Iñaki Iturain

Aralar 2008/07/07

Euskeraren erabilera porrotaren arrazoi?

Oriotarra X — 2008/07/07 14:16
Aupa Iñaki

Neuronak pixkat nekatuta dauzkat, astelehena bait da. Hire aurreko idatziarekin festaren porrota euskera ez erabiltzean datzala esan nahi duk?

Orion Jai

Joan ez zen bat — 2008/07/07 22:16
Iñakik ondo esan duenez Eusko Jaurlaritzaren mezua euskara bultzatzeko hau da: "pixka bat es mucho". Asteburukoa laburbiltzeko berriz beste baten esaldia erabiliko dut: "pixka bat es mucho; un poco da asko".

iñakiri

gaztia — 2008/07/09 00:40
laburpen earra in dek asuntua nola jundan... herriko festa txukun batzuk izan bagenitu sikiera...

Egin login erantzunak uzteko. Erabiltzailerik ez baduzu, sortu zurea

Orioko Aralar-EB udal taldearen bloga.

Azken erantzunak
Prestaturik horretarako? John Smith, 2008/11/21
iñakiri gaztia, 2008/07/09
Orion Jai Joan ez zen bat, 2008/07/07
erantzunak ezabatu KARKARA, 2008/03/04
Etiketa lainoa
hedabideak karkara