Hemen zaude: Hasiera Blogak EAJ-PNV Artxiboa 2008 January 29 Larunbateko manifestazioa
Dokumentu Akzioak

EAJ-PNV

Larunbateko manifestazioa

EAJren Lehendakariaren hitzak eta bertan irakurri zen komunikatua

Larunbatean, Bilbon, “Gure erakundeen alde” lelopean burutu zen manifestazio erraldoia hasi baino lehen, EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakariak adierazi duenez, “gaurkoa oso egun adierazgarria da. Izan ere, belaunaldi batek gogor borrokatu behar izan zuen bere erakundeak eduki ahal izateko. Gaur, belaunaldi horrek, erakunde horiek nola zapuzten dituzten ikusi behar izan du”.

Urkulluren ustez, “gaur egun berezia da baita belaunaldi berrientzat. Belaunaldi berriek betidanik ezagutu izan dituzte erakundeak eta jakin egin behar dute zenbat kostatu egin zen erakunde horiek berreskuratzea. Aldarrikapen hau jakin behar dute dela politika, demokrazia eta zuzenbide estatu bat. Hori sistematzat hartzen dugula baina, beti ere, elkarrizketa eta giza eskubideei errespetua izanik” gaineratu du.

Larunbatean Bilbora bertaratu ziren milaka pertsonei ondorengo komunikatua irakurri zitzaien.

 Eskerrik asko!

Gaur hemen, Bilbon, egin dugun manifestazioaren helburua ez da epaileak presionatzea edota beren inpartzialtasunari kalte egitea. Ez dugu mesede judizialik nahi, ezta gure erakundeak eta ordezkariak legearen gainetik jartzea ere.

Baina nola geldituko gara isilik, Estatuko botere baten ordezkariek euskal gizartearen borondate demokratikoaren kontra demokrazia ezarri zenez geroztik hartu duten erabakirik larrienaren aurrean?

Joan den astelehenean ezagutu genuen Auzitegi Gorenaren epaia. Desobedientzia delitua leporatzen die Juan Maria Atutxari, Gorka Knörri eta Kontxi Bilbaori. Eta hori larria da. Larria da, berekin dakarren umilazio pertsonalarengatik, larria da epaiari darion mendeku-kutsuarengatik, larria da erabaki guztiz korporatibista delako, arbitrariotasunez eta neurri desberdinak aplikatuta epaitzen duelako, aste batzuk lehenago bankari bat erantzukizunik gabe aske utzi baitzuten, larria da eskuin muturreko sindikatu baten akusazioa duelako oinarri... Baina, batez ere, euskal instituzioetan esku hartzen duelako, kalte egiten eta deslegitimatzen. Bereziki Eusko Legebiltzarrari egiten diolako eraso, Euskal Autonomia Erkidegoko organo legegileari, bere independentzia, autoantolakuntza eta legitimitatea saboteatzen. Esku-hartze horrek, botere banaketa ez ezik, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan aski ongi desberdindutako muinari berari egiten dio kalte.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiko ordezkarien kontrako epaiak zuzenean egiten dio eraso Legebiltzarraren autonomiari, bere burua antolatzeko duen ahalmenari, Autonomia Estatutuari. Elkarbizitzako itun politikoaren espirituaren kontrakoa da.

Eta are larriagoa dena: Auzitegi Gorenaren epai hau ez da ez kasualitatezkoa. Ez da gertakari bakan bat. Jakin badakigu ekimen arbitrario baten lehen pausoa dela. Epaileak pixkanaka-pixkanaka ari zaizkio forma ematen. Atzo bertan, manifestazioaren bezperan, ezagutarazi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko areto batek erabakia: ezetsi egin zuen Batasunarekin hitz egin izanagatik abiarazitako kausa penala artxibatzeko lehendakariak aurkeztutako suplikazio-idazkia.
Ez da kasualitatea Justizia Auzitegi Nagusiak lehendakariaren kontrako erabaki hori manifestazio honen bezperan ezagutarazi izana. Ondo
dakigu helburua zein den. Baina oker dabiltza. Izan ere, herri honek, baretasuna oinarri hartuta, printzipio erabat demokratikoak aldarrikatuta, erantzuna emango dio. Herri honek jakin badaki zentzugabekeria honi erantzuna ematen, justiziaren politizazio eta erabilera onartezin honi aurre egiten

 

Orioko EAJ 2008/01/29

Arrazoia

Euskal herritarra — 2008/01/29 14:01
Bai bai, egia da hau ere euskal herritarren aurkako beste eraso bate dela. Bestalde, orain harte zuek,PNV-ko jauntxook, ezker abertzaleari oztopoak jarri besterik ez duzue egin, ilegalizazioaz baliatu zarete udaletan ustelkeria barru-barruraino sartzeko eta gure mobilizazioak zipaioak bidaliz lehertzen saiatu zarete. Orain zuei xeoxe in dizuela eta negar geitxo iten hari zeatela iruditzen zait. Izorratu zaitezte!!!

"Cuando los nazis vinieron..."

Bertol Brech — 2008/01/29 16:27
Hona Brech-en poema ederra bezain zorrotza. Orain zer nahi dute ba? badirudi 15.000bat mila lagun soilik elkartu zirela, saltzen ari diren antzerki mediatikoaren azken aurreko eszenan,portzierto Aralarko teloneroek ere parte hartzen dute antzerkian,hau da hau nahi ezin ta noraeza galanta.ENE! Cuando los nazis vinieron a buscar a los comunistas, guardé silencio, porque yo no era comunista, "Cuando los nazis vinieron..."Cuando encarcelaron a los socialdemócratas, guardé silencio, porque yo no era socialdemócrata, Cuando vinieron a buscar a los sindicalistas, no protesté, porque yo no era sindicalista, Cuando vinieron a buscar a los judíos, no protesté, porque yo no era judío, Cuando vinieron a buscarme, no había nadie más que pudiera protestar. Je,je, bizitzaren padoxak!

"Cuando los nazis vinieron..."

Martin Niemöller — 2008/01/29 20:08
Informatu adi pixkat hobeto, poema hori ez bait da Bertol lagunarena, Martin Niemoller artzai luterarrarena baizik. http://es.wikipedia.org/wiki/Martin_Niem%C3%B6ller http://es.wikipedia.org/wiki/Bertolt_Brecht Eta harira joaz, zuek kritikatzen duzuen berdina egiten ari zarete. Batu beharrean, kendu. Haiek egiten ez dutela eta, guk ere ez. Horrela goaz Euskaldunok...

Zaldieroaren biñeta

Jabier — 2008/01/29 22:52
Larunbateko manifestazio horretaz prentsan irakurri/ikusi dudan onena, zalantzarik gabe, Zaldieroak igandeko Berrian argitaratutako biñeta izan da. Bertan Atutxa agertzen da, mikrofono baten aurrean, bildutako jendeari mintzo: Gora Legebiltzarreko Barne Araua Askatua! http://www.berria.info/umorea.php?izena=zaldieroa.jpg&karpeta=2008-01-27 Jeniala Zaldieroa, askotan bezala!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Orioko EAJ-PNV alderdiaren bloga.

Azken erantzunak
ahaha barmen, 2008/05/29
Permiñei Mirotz, 2008/03/13
zuzentzaile Permin, 2008/03/13
zuzenketak zuzentzaile, 2008/03/12
imajinaziyua emayok buelta, 2008/02/29
Etiketa lainoa
politika